XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ikusgarria bein merkatura
joan zanean jazoa:
bere lagunak an ikustean
egin eban erasoa.
Gogoratu zan egun au zala
jaia ta egun gozoa,
naita au izan uzabarentzat
guztiz arrabiosoa.

Naita kargakin eldu zanean
asto lagunen ondora,
lau brinkorekin bota ebazan
arrautzak ta kantinplora.
Otzara eta bastea be bai,
traste danak ankaz gora,
ta bere asto lagunarekin
antxe izan zan gustora.

Astotxo ori biztu zanean
galopez ta arrantzaka,
or da uzaba bere atzean
zentella ta arraioka.
Baiña astoak erakutsirik
atzea eta bost anka,
jai artu eban axe zala ta
astoaren La Palanca.(1)

Astoarena ontzat artzeko
uzaba dan lez itxua,
gaiztakeritzat artzen dautso ta
murrizten dautso pentsua.
Baiña astoa jatorriz dan lez
guztiz borondatetsua,
bere garaian an agertu zan
asto-jolasen frutua.